gazteak bizi-bizi

GAZTEAK bizi-bizi

Euskal Herriko gelarik euskaltzaleenaren bila gabiltza. Ikastetxean eman dizuten kodea erabilita, jokatu BiziBizi eta gogoratu: erantzun zuzen gehien denbora-tarterik laburrenean ematea da helburua! Jarraitu irakurtzen

Hasi jokatzen

Probatu jokoa

Abian diren txapelketak

Oharra: Herri jakinen batean txapelketa antola dezagun nahi baduzu, arren, jarri gurekin harremanetan

Amaitutako jokaldiak

Informazio gehiago

Gelarik euskaltzaleenaren bila gabiltza. Baina jakitun gara zu bezalako pertsonek osatzen dituztela taldeak. Horregatik, erabakigarria izango da zure ekarpena misio honetan. Ikastetxean (edo, kasuan kasu, aisialdi-taldean) eman dizuten kodea erabilita, BiziBizi jokaldi baterako aukera izango duzu. Gai desberdin askori buruzko 17 galdera pantailaratuko zaizkizu bata bestearen atzetik, eta ahal bezainbeste erantzun beharko dituzu zuzen, bakoitzeko proposatuko zaizkizun 3 erantzun posibleetatik dagokiona aukeratuta, ahalik eta denbora-tarte laburrenean*. Kontuan hartu: erantzun zuzen gehien denbora-tarterik laburrenean ematea da helburua, baina erantzun zuzenen kopurua lehenetsiko da sailkapenerako. Hortaz, jakituria eta azkartasuna -biak- beharko dituzu alboan. Heldu erronkari eta pentsatu zure estrategia! Baina ez ahaztu: taldeak du garrantzia.

Hala, zu zabiltzan ikastetxean BiziBizi jokoan parte hartu duten zure maila bereko kide guztien barruan zenbatuko da jokaldian zuk eskuratutako emaitza, eta, bateko eta besteko emaitzak batuta, batez besteko puntuazioa emango zaizue etapa osoari: HH - Haur Hezkuntzari, LH - Lehen Hezkuntzari, DBH - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari eta Batxilergoari (ikastetxean halakorik dagoen kasuan, noski). Ikastetxe bakoitzean jokatutako partidetan asmatutako galdera-kopurua (erantzun zuzenak) eta erabilitako denbora batu egingo dira mailaka, eta ikastetxearen puntuazio orokorra eskuratuko da horrela, maila bakoitzerako (HH, LH, DBH eta Batxilergorako, alegia). Maila bakoitzak beste ikastetxe batzuetako maila berekoekin neurtuko ditu indarrak, eta sailkapenak esango du maila bakoitzean zein den gelarik euskaltzaleena. Hau da, ikastetxe partaideen artean hurrenkera ezarriko da mailaka, puntuazio orokor horren arabera. Puntuazio altueneko ikastetxeak saria eskuratuko du. Ez nahastu, lagun, garrantzitsuena ez da sailkapena, jokoan zehar ikasitakoa baizik, egindako lagunak eta zure emozioak beste milaka eta milaka kideen zirrararekin bat egin izana. Hori daramazu sari, gerta ala gerta. Zentzuz eta adiskidetasunez joka ezazu.

Epea: jakinarazitako epearen barruan joka ezazu; hortik aurrera, kodeak baliogabetuta geratuko dira.

Talde onak kide onek osatzen dituzte. Talde euskaltzaleak kide euskaltzaleek osatzen dituzte. Oihukatu 'Euskaraz bizi nahi dut' eta... ekin!

(*) Umeen eta haurren kasuan, familiartekoen edo helduagoen laguntza beharrezkoa izango da. Azken hauek irakur diezazkietela galderak eta erantzun-aukerak haurrei, eta haurrei berei utz diezaietela erantzuna ematen.